Emakumeen triatloi egonaldia

EMAKUMEOK MUGIMENDUAN ekimenak babestutako ekintza

Triatloi egonaldi batekin gatoz! Getariako Askizu aterpetxean 17 emakume elkartuko gara triatloia osatzen duten hiru diziplinak elkarrekin praktikatu eta zergatik ez, ondo pasatzeko!

Getariako Askizu auzoan aurkitzen den aterpetxea oso-osorik guretzat izango dugu, paraje ederraz inguratuta, kirolaz eta konpainiaz disfrutatzeko. Aterpetxean ostatu hartu gabe parte hartzeko aukera ere baduzue.

✔ Datak: Maiatzak 31 – Ekainak 1
✔ Gehienezko partaide kopurua: 20 pertsona (12 gaua barne, 8 gau gabe)
✔ Hizkuntza: Euskara
✔ Lekua: Askizu aterpetxea, Getaria
✔ Kirol maila: Oraintxe duzunarekin zatoz, gu egokituko gara
✔ Distantziak: Super Sprint, Sprint edo Olinpikoa
✔ Saioak zuzentzen: Ainhoa Murua, Adriana Campoy eta Eneritz Urrutia

Aurten gurekin:

Ainhoa Murua

Lau joko olinpikotan lehiaturiko triatleta eta entrenatzailea

Adriana Campoy

Igeriketa probetan aditua

Eneritz Urrutia

Triatletalaria

Berrikuntza

Dortsalak doan!

Izen-ematearekin batera, ondorengo triatloi probetarako dortsala lortzeko aukera izango duzu:

Bilbao Triathlon

🏃‍♀️ Distantzia Olinpikoa
📅 Ekainak 29
🎫 75€

Onditz Oroituz

🏃‍♀️ Distantzia Olinpikoa
📅 Ekainak 29
🎫 50€

Emakumeen triatloia

🏃‍♀️ Super Sprint distantzia
📅 Ekainak 28

Egitaraua

Maiatzaren 31a, larunbata:

9:30 Harrera Askizu aterpetxean
10:30 Eneritz Urrutiarekin bizikleta irteera + trantsizioak + korrika saioa
14:00 Bazkaria
16:00 Eneritz Urrutiarekin solasaldia. Galderak egiteko aukera
17:30 Getariara oinez jaitsi herrian buelta bat eman
20:00 Autobusa Askizu aterpetxera
21:00 Afaria

Ekainaren 1a, igandea:

8:30 Gosaria
9:30 Getariako Malkorbe hondartzara oinez (Adriana Campoy eta Ainhoa Murua)
10:30 Igeriketa saioa itsasoan Adriana Campoy eta Ainhoa Muruaren eskutik.
12:15 Autobusa Askizu aterpetxera
12:30 Hamaiketakoa eta solasaldia Adriana Campoy eta Ainhoa Muruaren eskutik. Galderak egiteko aukera
14:00 Agurra

%30ko deskontua Laboral Kutxaren babeslegotzari esker

logolaboralkutxa2021
Egonaldi osoa Lo egin gabe
Larunbateko bazkari eta afaria
Igandeko hamaiketakoa
Igandeko gosaria
Bizikleta, korrika eta igeriketako entrenamendu gidatuak
Kamiseta eta babesleen opariak
Autobus zerbitzua
Adituekin solasaldia
Erantzukizun zibileko asegurua
Dortsalen zozketa
Prezio berezia Laboral Kutxari esker 106€
75€
87€
60€

Prezio bereziak Triatloia Maite Dut dendako produktuetan

Izena ematean, Triatloia Maite Dut produktuak erosteko aukera izango duzu %10eko deskontuarekin.

Izena eman!

Animatu eta zatoz triatloian gurekin murgiltzera!