Otsailaren 17an hasita, astero astero Fitgüne kirol aholkularitza zentroak (Hektor Llanos) espresuki proposaturiko entrenamenduak oso modu ulergarrian jasoko dituzu. Ez zara gehiegi estutu behar izango, eta dibertigarria gertatuko zaizu! Ekainetik aurrera zure lehenengo triatloian parte hartzeko prest egongo zara.
Uxatu beldurrak eta eman pausoa, animatu zaitez 18 astetan triatleta izatera!
1. Aukeratu distantzia:
2. Asteroko entrenamenduak jarraitu:
Prezioa: Doakoa. Eman izena, froga egiteak ez du kalterik egiten!
Erronkari esker, azken 5 urteetan, Euskal Herrian 901 triatleta berri ditugu. Triatloia Maite Dut egitasmoaren ’18 astetan triatleta’ erronkaren bosgarren edizioa 227 parte hartzaile izatera iritsi da; Euskal Herriko hainbat txokotatik animatu dira gazteak, zehazki54 herritatik, eta lagunartean zein bakarka gogotsu dabiltza Hektor Llanosek (Fitgüne kirol aholkularitza) prestatutako entrenamenduak jarraitzen.
2024
220
partaide
2023
237
partaide
2022
110
partaide
2021
107
partaide
Aukeratu prestatu nahi duzun distantzia eta dagokizun agenda eskuratzeko aukera izango duzu PREMIUM izen-ematearekin.
Gaiak motibatzen zaitu? Gogoa duzu? Batu zaitez 18 Astetan Triatleta erronkara eta ikusi noraino heltzen zaren.
Hurrengo urtean izen-emateak irekitzen direnean abisua jaso nahi duzu? Idatzi zure emaila: