Triatloia Maite Dut egitasmoak indarberrituta ekingo dio urteari, bere komunitateari esperientzia aberasgarria eskaintzeko helburuarekin. Adituen elkarrizketak eta aholkuak izango dira ikusgai, eta “18 Astetan Triatleta” erronkako parte-hartzaileek euren galderak zuzenean luzatzeko aukera izango dute. Esperientzia osatzeko, Adicto Bike dendarekin lankidetza bat lotu dugu, txirrindularitzaren arloan zerbitzu osatuago bat eskaintzeko.
Adicto Bike Zarautzen kokatutako txirrindularien erreferentziazko gunea da, eta bere eskaintzen artean biomekanika zerbitzuak, tailer profesionala, bizikleten alokairua, eta kafetegi atsegin bat daude, guztia txirrindularitzaren pasioarekin uztartuz. Lankidetza honek, bi egitasmoen espezializazioa eta ikuspegia uztartuz, Triatloia Maite Dut egitasmoa parte-hartzaileentzat erakargarriagoa eta osatuagoa bihurtuko du. Informazio gehiago Adicto Bike-ren Instagram (@adicto.bike) kontuan eta webgunean aurki daiteke.
Txirrindularientzako gunea Zarautzen. Txirrindularitzak mendekotasuna sor dezakeela diote.
www.adicto.bike
Gasteiz, 1972
Hektor triatloian goi-mailan aritutakoa da eta orain entrenatzaile gisa dabil. Berak diseinatu ditu “18 Astetan Triatleta” erronkako entrenamenduak eta asteroko ariketak egiteko jarraibide guztiak azalduko dizkigu. Bere esperientziaz baliatuta, triatloi proba burutzeko prestatzen lagunduko digu.
Arrasate, 1990
Eneritz bokazioz hezitzailea da eta triatloian maila bikaina du. Iaz Bilboko eta Getxoko triatloietan garaipena lortu zuen, half eta distantzia olinpikoko probetan aritzen da. Prestakuntzan oinarritutako ikuspegi didaktikoarekin, gure errendimendua hobetzeko gakoak azalduko dizkigu.
Zarautz, 1992
Pablo, 2022ko CrossFit Games txapelketako parte-hartzailea, “Zarauzko Marrazoa” ezizenarekin ezaguna da, igeriketan duen abileziagatik. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiaren antolatzailea izanik, ur irekietako aholku guztiak eskainiko dizkigu. Indar-ariketei buruzko zalantzak ere argituko dizkigu atseginez.
Zarautz, 1978
Ainhoa, profesional mailako triatleta, lau joko olinpikotan eta nazioarteko txapelketetan hainbat dominarekin ibilbide bikaina osatu du. Egun, entrenatzaile izateaz gain, triatloi probetan lehiatzen jarraitzen du. Bere esperientzia entzutea aukera paregabea izango da guztiontzat.
Donostia, 1972
Adrianak 40 urterekin hasi zuen triatloi ibilbidea eta motibazio paregabea transmititzen du. Igeriketako entrenatzailea eta “coach” gisa taldeari adorea eta gidaritza eskaintzen dizkio. “Conquis” lehiaketan parte hartu zuen eta bere grina adierazpenetan ere nabari da. Guretzat inspirazio iturri izango da.